Egindako Lanak

KOMUNIKA proiektua: Zerbitzu sozio-sanitarioen erabiltzaileen beharrei erantzuteko proposamen komunikatiboa lantzen.

Proiektu honen bitartez, Donostiako Hospitalearekin elkarlanean, distantziatik gaixotasun kronikoak zituzten pertsonen (EPOC, kardiopatiak, dolentzia hepatikoak) jarraipena nola egin landu zen. Helburua, osasunaren jarraipena egiteko eredu egokiena bilatzea izan zen, gaixoen arteko aniztasuna (osasun egoerarena eta baita eguneroko ohiturena) erdigunean jarriz.

Prozesu honi esker arreta telematikoa egiteko lau eredu diseinatu ziren, aniztasuna, osasuna sustatzea, pertsonen autonomia eta partaidetza komunitarioa barnebiltzen dituzten lau eredu.