Lan Esparruak

Ekonomia sozial eraldatzailea

Gizartea antolatzeko beste eredu bat posible dela uste dugu. Horregatik, erakunde eta enpresak bidelaguntzen ditugu haien barne-antolakuntza eraldatzeko eta inguruarekin duten harremana lantzeko. Halakoak egiten ditugu, besteak beste:

• ‘Erakide’ tresnaren aplikazioa enpresetan.
• Tokiko ekosistema ekonomikoak indartzeko prozesuak.
• Enpresa tradizionalak enpresa sozial eraldatzaileak bihurtzeko dispositiboaren prozesua.
• Tokiko sistema kooperatiboak sustatzeko prozesuak.
• Ekonomia sozial eraldatzailea bultzatzeko prozesuak.

Erantzunkidetasun soziala

Erakunde eta enpresetan eraldaketa prozesuak bidelaguntzen ditugunean, bost dimentsiotatik egiten dugu: proiektua, taldea, pertsona, inguru naturala eta inguru soziala.

Ikuspegi komunitarioa

Inguruko erakundeak ez ditugu lehiakide gisa ikusten, elkar laguntzeko eta elkarlanean aritzeko bidelagun gisa baizik. Horregatik, askotan elkarlanean egiten ditugu prozesuak.

Ekonomia soziala hedatzea

Ekonomia sozial eraldatzailea eta kooperatibismoa eskutik doazenez gero, enpresa eta erakundeetan barne-eredu kooperatiboak txertatzen laguntzen dugu.

Ekonomia sozial eraldatzailea eta ekosistema kooperatiboak sustatzeko prozesuak laguntzen ditugu

Ikusi egin ditugun azken proiektuak:

Zure herri, erakunde edota taldean ekonomia sozial eraldatzaileko prozesu bat abiatu nahi duzu?